“Migrantas” erakusketaren aurkezpena

2025/05/16
Bera
18:30:00

Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun taldeak maiatzaren 21eko kultur aniztasunaren nazioarteko egunaren inguruan jardunaldiak antolatu ditu. Joan den urtean lehenbizikoz Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun besta antolatu zen Beran, eta aurtengo jardunaldietan immigrazioarekin, hizkuntza eta kultur aniztasunarekin, harrerarekin eta euskararekin lotutako hiru ekitaldi antolatu dituzte. Herritar, elkar eta eragile oro gonbidatu nahi dituzte jardueretara bertaratu eta parte hartzera. Halaber, azpimarratu dute ekitaldiok bortziritar guzientzat antolatu dituztela, bertan zein kanpoan sortuak izan.

“Migrantas” erakusketaren aurkezpena: maiatzaren 16an, ortziralearekin, 18:30ean.

  • Tokia: Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusia.
  • Egileak: Iraitz Arabolaza eta Parean elkartea
  • Jatekoa eta edatekoa egonen da.
  • Aldibereko itzulpena izanen da gaztelaniara Telegram bidez.

 

Erakusketaren iraupena: maiatzaren 16tik 29ra.

  • Astelehenetik ortziralera, goizetan, ikastetxeetako haurrentzat.
    • Larunbat eta igandeetan, 17:00etatik 20:00etara.

Maiatzaren 30etik aurrera Etxalarren!

Ez galdu!

Bertze  ekitaldi batzuk: