
GORPUZTU: MUGIMENDUAN AHALDUNTZEN
Oraindik probatu ez baduzu, berriz ere Gorpuztu saioen onurak sentitzeko aukera duzu. Gorputzaren kontzientzia berreskuratzen dugunean, zerbait aldatzen da sakonean: nerbio-sistema orekatzen da, arnasketa eta estresa baretzen dira eta tentsioak askatzen ditugu. Ondo sentitzen gara. Espazio honetan zure erritmoak errespetatuko dira, barne indarrak mugimenduaren bidez adierazten. Jokoak, mugimendua, musikaz eta irriez lagundurik bidai goxo batera gonbidatzen zaituztegu. Nori zuzendua: 16 urtetik gorako emakumeentzat*. Plazak betetzen badira, Bortzirietan bizi diren emakumeek lehentasuna izanen dute. Saioen bideratzailea: Estitxu Mentaberri Egunak: otsailak 22, martxoak 22, apirilak 19 eta maitzak 10 – igandeak – Tokia: Koskontako Bidea 7…












