“Migrantas” erakusketaren aurkezpena. Etxalar.

2025/05/30
Etxalar
18:30:00

Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun taldeak maiatzaren 21eko kultur aniztasunaren nazioarteko egunaren inguruan jardunaldiak antolatu ditu. Joan den urtean lehenbizikoz Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun besta antolatu zen Beran, eta aurtengo jardunaldietan immigrazioarekin, hizkuntza eta kultur aniztasunarekin, harrerarekin eta euskararekin lotutako ekitaldiak antolatu dira. 

Beran izan ondoren, “Migrantas” erakusketaren aurkezpena: maiatzaren 30an, ortziralearekin, 18:00etan Etxalarren izanen dugu.

Nondik dator proiektua: Parean elkartea 2015etik feminismoa ardatz migratutako pertsonekin proiektu ezberdinak burutu dituzte. Emakumeekin elkarbanatutako espazioetan beraien kezkak eta pairatzen duten arrazakeriaren jabe izan dira eta hori arte bihurtu nahi izan dute, Iraitz Arabolaza artistaren laguntzarekin.

  • Tokia: Pello Apezetxea Kultur Etxea
  • Egileak: Iraitz Arabolaza eta Parean elkartea
  • Aldibereko itzulpena izanen da gaztelaniara Telegram bidez.

 

 

Erakusketaren iraupena: maiatzaren 30etik ekainaren 6ra.

Ekainaren 2tik 6ra: astelehenetik ortziralera, sarrera librea 16:00etatik 19:40ra

Ez galdu!

Bertze  ekitaldi batzuk: