ABUZTUAREN 1EAN ETA 2AN PUNTU MOREA BERAKO BESTETAN

2025/08/01
Bera
19:00:00

Denon erantzukizuna da guzientzako espazio seguruak, askotarikoak eta errespetuzkoak eraikitzea, bai urtean zehar, bai bestetan. Argi eta garbi adierazten dugu besta giroak eta ezerk ez duela justifikatzen inolako jarrera edo eraso matxistarik.

ℹ️ Informazio gunea: Herritar oro indarkeria matxistaz kontzientziatzeko txoznagunean kokatutako sentsibilizazio eta prebentziorako puntua da. 🕖 Ordutegia: 19:00-00:00

🤝 Arreta gunea: Mukixu haur eskolan. Bestetan neska, emakume nahiz LGTBIQ+ kolektiboko kideren batek eraso bat pairatuz gero, arreta eta laguntza zuzena eta profesionala eskaintzeko zerbitzua da. 🕛 Ordutegia: 00:00-08:00

📞 Salaketa eta arreta telefonoa: Bestetan eman daitezkeen eraso matxisten aitzinean telefono bidezko zerbitzua da. Herritarrei arreta telefonoa gordetzeko gonbidapena luzatzen diegu 722 467 197  🕛 Ordutegia: 19:00-8:00

🟣 Eraso matxistaren bat ikusi edo jasanez gero, txoznagunean zapi morea dutenek ere lagunduko dizute.

📢 Urte guzian zehar indarkeria matxistaren inguruko edozein gertaera helarazi, zalantzak argitu edota baliabideen informazioa jaso nahi baduzu Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin kontaktuan jarri zaitezke:

📧 berdintasuna@bortziriakberd.eus

📞 722 69 30 78

 

 

Bertze  ekitaldi batzuk: