“LILIAK XURI BELTZEAN” ERREZITALDI MUSIKATUA

AZAROAK 25
2025/11/28
Etxalar
19:00:00

Musika eta hitzen bidez eta ikustezina ikustarazteko asmoz, pianoa eta ahotsa ardatz dituen errezitaldi musikatu honetan indarkeria matxistei musika eta hitzak jartzen zaizkie, kantu, testu, olerki eta testigantzen bidez.

Bizipenetatik zein enpatiatik sareak ehuntzen jarraitzea du helburu. Indarkeria matxistek eta sexistek gurutzatzen gaituzten egoerak ikustaraztea. Oharkabean pasatzen diren indarkeriak edota oharkabean onartuak diren indarkeriak sistemaren egiturazko gisa kontestualizatzea.

🎹 Pianoa: Garbiñe Leitza Mikeo

🎙️ Ahotsa: Haizea Loira Matxiñena

📍 Lekua: Pello Apezetexea Kultur etxea. Etxalar

🕚 Ordua 19:00-20:00

Hizkuntza: Euskaraz. Gaztelaniazko testigantza edo olerkiren bat izanen da.

NORI ZUZENDUA: edozein pertsonari zuzendua. Publiko ororentzat planteatutako ikuskizuna bada ere, sentsibilitate eta gordintasun handiko emanaldia dela kontuan hartu behar da, indarkeria egoerek zeharkatutako gure inguru hurbileko historioak eta kontaketak jarriko baitituzte taula
gainean, musika eta hitzen bidez.

2025eko A25 kanpaina ikusi hemen

Bertze  ekitaldi batzuk: