Ziber-indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak

AZAROAK 25
2025/12/16
Bera
18:00:00
Esti Linares Bahillo

Saio honetan ziber- indarkeria matxistak identifikatu eta ikustera emanen dira. Ikuspegi feministatik abiatuz, ematen diren eraso eta indarkeria formak izendatuko dira. Era berean, indarkeria hauek bizitzako etapa desberdinetan hartzen dituzten proiekzioak eta estrategia kontrolatzaileei buruz hausnartu eta horiei aurre egiteko tresnak eskainiko dira.

2025eko A25 kanpaina ikusi hemen

📍 Lekua: Beralandeta

🕚 Ordua: 18:00

Hizkuntza: Euskara

🎙️ Hizlaria: Esti Linares Bahillo, gizarte langilea, ikertzaile eta ekintzaile feminista

Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko graduduna eta Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterra. Gaur egun, Giza Eskubideak: erronka etiko, sozial eta politikoak programako doktorea, zeinetan “Iceberg- Matxista Digitala” tesiaren bidez, Laude lortu zuen. Deustuko Gizarte Balioak ikertaldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzako doktorego aurreko bekadun gisa (2014/2017) eta ondoren Eusko Jaurlaritzako Oinarrizko eta/edo Aplikatutako Ikerketa eta Elkarlaneko Proiektuen barneko “Hirugarren Genero Arrail Digitala” proiektuko barneko ikertzailea izanik, eta irakasgaiko koordinatzaileen taldeko kidea da Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Masterrean. Era berean lan akademikoa egiten du, prebentzio eta hezkidetza tailerrak ematen Sortzen Aholkularitzan, Ianire Estebanezekin batera. Ikerketa eta espezializazio ildoak: nerabezaroa, teknologiak, indarkeriaren prebentzioa eta hezkidetza.

Bertze  ekitaldi batzuk: