BORTZIRIETAKO EMAKUMEEN* XVI. MENDI ITZULIA

2026/03/08
Igantzi
09:00:00

Lehengo urtean Lesakaren lekukoa hartu ondoren,  Igantziko emakumeak XVI. Bortzirietako Emakumeen* Mendi Itzulia antolatu dute. Aurten gainera, Emakumeen Nazioarteko egunarekin bat eginen du. Beraz, aldarrikapen egun eta eskualdeko emakumeen elkargune bihurtzeko helburua du. 

Egitaraua

9:00 MENDI ITZULIA Irteera Igantziko frontoitik

12:30 M8 ELKARRETARATZEA frontoian

            TRIKI-SALDA ETA LEKUKOA PASATZEA Bera herriari

14:00 EMAKUME* BAZKARIA Baratzondon       

16:30 MANIFESTAZIOA eskualdeko Mugimendu Feministak antolatua Sarako Gaztetxetik

 Bazkarirako txartelak salgai egonen dira, otsailaren 16tik martxoaren 2ra arte puntu hauetan:

  • Arantza: Pabloenean
  • Bera: PuriEnean
  • Etxalar: Herriko okindegian
  • Igantzi: Bi bide dendan
  • Lesaka: Telletxea estankoan

Prezioa 25€.

M8aren inguruko jarduera eta mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.

 Zuen zain!

Bertze  ekitaldi batzuk: