“Zaintza erdigunean” Baztango Udalak egindako sentsibilizazio erakusketa bat da, zaintzak bizitzaren funtsezko oinarri gisa balioesten dituena.
Erakusketak zaintza-lan ordaindua zein ordaindu gabea ikusarazten du, eta genero-desberdintasunei, klaseari eta lan-baldintzei buruzko gogoeta egiten du.
Era berean, mugimendu feministak 2023ko azaroaren 30ean sustatutako zaintza-grebara iristeko egindako lan guztia aitortu eta aprobetxatu nahi izan zuten kanpaina batekin, Baztango gizartea eta Nafarroakoa sentsibilizatzen eta informatzen jarraitzeko.
Erakusketak 34 panel ditu, eta horietan azaltzen da zer den zaintza eta nola antolatzen den Nafarroan, hainbat irudi eta datu kuantitatiboren bidez.
Egunak: otsailaren 25etik martxoaren 13ra
Lekua: Berako Kultur Etxea (sarrera liburutegitik)
Ordua: 14:00-20:00. Astelehenetik ortziralera
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania




