EMAKUMEA ETA WIKIPEDIA: Oarso-Bidasoaldeko wikiemakumeak taldearekin solasaldia

MARTXOAK 8
2026/03/13
Arantzako liburutegia
19:00:00

WikiEmakumeak taldea ikuspegi feminista eta berdinzale batetik Wikipedia elikatzen aritzen diren wikilariek osatzen dute. Euskal Herriko hainbat herritan antolaturik, genero-arrakala digitala murriztea eta euskararen presentzia sarean areagotzea dute helburu. Horretarako, emakumeen ekarpenak ikusarazten dituzte, biografiak sortu eta osatuz, eta ezagutza partekatuaren eraikuntzan emakumeek duten lekua indartuz. Haien lanari esker, entziklopedia aske eta unibertsala aberastu egiten da, ikuspegi anitzago eta orekatuxeagoarekin.

“WikiEmakumeOK DOnK” dokumentala ikusiz; mundu digitalean berdintasun handiagoa lortzeko ekimena nola sortu zen, emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko zer lan egiten duten eta tokian tokiko emakumeen biografiak lortzeko bidea nola egiten duten kontatuko digute; Oiartzunen elkartzen diren Josune Igoak, Izaskun Madariagak eta Ana Erasunek.

Lekua: Arantzako liburutegia

Bertze  ekitaldi batzuk: