📢☀️ Udararekin batera badatoz Bortzirietako bestak.
🟣 Bertze behin, bat egin dugu Nafarroako Gobernuaren departamentuen kanpaina bateratuarekin; indarkeria sexistak prebenitu eta tratu onak sustatzeko helburua duena.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) eta Hezkuntza Departamentuak batera suspertu duten lehengo urteko kanpaina hau, indarkeria sexistak prebenitzeko eta besta guneetan zein harreman guztietan tratu onak sustatzeko helburua du.
Irudiek gazteak taldeka edo bikoteka erakusten dituzte besta testu inguruan gozatzen, eta, hiru esaldiren bidez, gozamenaren eta errespetuaren inguruko hausnarketa sustatu nahi izan da: “Gehien erakartzen nauena? Ezer ziurtzat ez jotzea”; “Nire posturarik gustukoena? Presiorik ez”; “Zure laztanek zoratu egiten naute. Zure errespetuak, are gehiago”.
🤝 Bortzirietan ere, gozatu, partekatu eta errespetatu.