BORTZIRIETAKO ZAINTZA DIAGNOSTIKOA OSATZEKO PARTAIDETZA SAIOAK

2023an partaidetza prozesu baten bidez Bortzirietako Berdintasun III. Plana (2023-2027) egin zen. Planak bortz udalen onarpena jaso zuen eta 2024rako, gizarte eta ekonomia berdinzaleago baten bidean, umeen eta menpekoen zaintzari lotutako Zaintzen beharren diagnostikoa egitea aurreikusi zen. 

Horiek horrela, eta bereziki indarrean dugun zaintza krisiari aurrea hartzen hasi behar dugulako, Berdintasun Zerbitzutik diagnostikoa egiteko partaidetza prozesu bat abian jarri zen, Emagin Elkarteak lagunduta. Prozesu horretan, Bortzirietan zaintzaren arloan dugun errealitatea ezagutzeko dokumentazioa aztertu da, zerbitzuen gaineko mapaketa bat egin da, eta zaintzarekin harreman estua duten herritar askorekin talde elkarrizketak egin dira. 

Orain, jasotako informazio horren guztiaren gaineko kontrastea egin nahi dugu: batetik, herritarrekin, haien beharrak, eta proposamenak jaso eta guziok batera artikulazio komunitarioan pentsatzeko; bertzetik, teknikari eta ordezkari politikoekin, diagnostikoa osatu eta aitzinera begirako konpromisoez aritzeko. 

Zaintza lanak demokratizatzeko, Bortzirietako zaintza lanen antolaketaren inguruko diagnostikoa egiteaz gain, esku hartzeko etorkizuneko erronkak identifikatu nahi ditugu, eta horregatik, herritarrak hurrengo saio batean parte hartzera animatu nahi ditugu. Eduki berdina izanen duten bi saio eskaintzen dira, egun eta ordu desberdinetan.

  • Zein da gaur egungo zaintza lanen antolaketa?
  • Nola zaintzen dugu elkar?
  • Zer aldatu behar dugu?

Dinamizazioa: Emagin Elkartea.

Teknikari eta ordezkari politikoekin hitzordua:

  1. IGANTZI: azaroaren 5a, asteratea, 9:00etan Barantzondon.

Herritarrekin hitzorduak:

  1. BERA: azaroaren 14a, ortzeguna, 18:00etan Beralandetan. Haurren zaintza zerbitzua eskatzeko, azaroaren 11 baino lehen Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuko 722 69 30 78ra deituz.
  2. ETXALAR: azaroaren 19a, asteartea, 16:00etan Kultur Etxean. Haurren zaintza zerbitzua eskatzeko, azaroaren 15a baino lehen Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuko 722 69 30 78ra deituz.

Hizkuntza: Euskara. Gaztelaniazko itzulpena eskainiko da.

beste albiste batzuk:

Ez da emaitzarik aurkitu.