2023.urtean Bortzirietako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu zen (2023-2027). Bertan, lehendabiziko esku-hartze arloan Borzirietako bortz udaletan genero ikuspegia udalaren jardueran txertatzearen beharra azpimarratzen da. Ardatz hau udaletan garatu ahal izateko, ezinbestekoa dugu udaletako udal ordezkari politikoek genero politiken inguruko ezagutzak eskuratzea, udal jarduera guzia genero ikuspegitik landu ahal izateko.
“1.1.3. Bost udaletako ordezkari politiko guztientzako Berdintasun Politiken inguruko oinarrizko trebakuntza bat jasotzea. Trebakuntzak urtero antolatuko dira, urte bakoitzean herri ezberdin batetan”
2023an ekintza hau aurrera eramateko, Bortzirietako Udal ordezkarientzako Berdintasun politiken inguruko oinarrizko formakuntza saioa antolatu zen Etxalarren. 2024an, Igantzin formakuntza saioa errepikatu eta sakontze saio bat antolatu zen pixkanaka ezagutza horiek eskuratzen joateko.
Berdintasunarekiko konpromiso politikoa lantzen jarraitzeko, 2025eko 3 orduko saioak Lesakan eginen ditugu otsailaren 11n arratsaldez eta 12an goizez Idoia Lekue Peña adituaren eskutik.
Formakuntzaren helburuak:
- Berdintasun irizpideekin lan egiteko beharraz ohartu.
- Genero ikuspegia txertatzeko hainbat gako ezagutu.
- Genero zeharkakotasunaren ezinbestekotasunaz jabetu.
Ikasitakoaren aplikazio praktikoa eta erreala bilatuko da.