ZER DA NEGUKO HAUR TXOKOA?
Bortzirietako Neguko Haur Txokoaren helburua da haurrek haien denbora librean jolas kritiko eta kooperatiboen bidez bizitzarako ezinbertzekoak diren giza balioak lantzea.
Hezkidetzak berebiziko garrantzia izanen du eguneroko jardueretan eta estereotipoetatik haratago jolasteko aukera izanen dute. Neguko gai baten inguruan, elkartasuna, parekidetasuna, aniztasuna eta parte hartzea izanen dira euskarazko aisialdi gune honen oinarriak.
Kartelaren Qr-an eta Dindaia Fundazioaren webgunean izanen dituzu informazioa, oinarriak eta izena emateko aukera: https://l.eus/bortziriakHTx-eus
IZEN EMATEAK: azaroaren 24etik abenduaren 4ra arte (biak barne)
Herri batean talde bat sortzeko gutienez 8 haur beharko dira.
Datak:
- Igantzi eta Lesaka: abenduak 22, 23, 26, 29, 30, 31 eta urtarrilak 2, 5
- Arantza eta Bera: abenduak 22, 23, 24, 26, 29, 30, 31 eta urtarrilak 2, 5
- Etxalar: abenduak 22, 23, 24, 26, 29, 30 eta urtarrilak 2, 5
Ordutegia: 10:00-13:00

