Nafarroako mendialdeko berdintasun eta euskara zerbitzuek EMAKUME* IZATEKO 60 MODU euskarazko liburuen gida kaleratu du –> ikus HEMEN
Martxoaren 8an Emakumearen Eguna dela eta, Sakanako, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako, Larraun aldeko, Leitza aldeko eta Ultzama aldeko berdintasun eta euskara zerbitzuek Emakume* izateko 60 modu izeneko irakurketa-gida kaleratu dute.
Bertan emakumeak protagonista diren liburuak agertzen dira, guztiak euskaraz. Gidan liburu berriak zein klasikoak daude, eta adinaren arabera daude sailkatuta. Generoari dagokionez, era guztietako liburuak daude. Irudiak Anne Baskaranenak dira.
Xedea da berdintasunari loturako baloreak zabaltzea euskarazko kalitatezko liburuen bidez.
Hautatutako liburuek hausnarketarako parada eman nahi diete adin guztietako irakurleei. Horretaz gain, emakumeek bizi dituzten hainbat errealitate ezagutzeko aukera eskaini nahi du. Horiek horrela, genero berdintasunera eramango gaituen bidean, proposatutako zerrenda lagungarri izatea nahi dugu.
2.000 gida banatu dira doan aipatutako eremuetako toki publikoetan: ikastetxeak, liburutegiak, kultur etxeak, liburu dendak…
Hona hemen erakunde antolatzaileak: Malerrekako Mankomunitatea, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea, Baztango Udala, Sakanako Mankomunitatea, Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

