Bortzirietako bestetako eragileei“Indarkeria matxistarik gabeko herriak ehuntzeko” formazioa

2026/06/17
Lesaka. Koskontako bidea 7, 2 udal aretoa
19:00:00

Indarkeria matxista gure jendartean erro sakonak dituen egiturazko arazoa dela onartuta, aurten arreta eta prebentzioa urteko 365 egunetara zabaltzeko apustu irmoa egin da.

Izan ere, 2026tik aitzinera bestetako udal puntu moreak plazetatik kendu eta prebentzio zein arreta profesionala urte guziari egokitzea erabaki da. Momentu honetan, eskualdeko diagnostikoan identifikatutako emaitzetatik abiatuta, zerbitzu guziak (osasuna, poliziak, gizarte zerbitzuak…) hobeki koordinatzeko protokolo berri bat lantzen ari gara. Alabaina, erakundeen lana ez da nahikoa; indarkeria matxistari sustraitik heltzeko gizarte osoaren inplikazioa eta ardura kolektiboa gorpuztea ezinbertzekoa da.

Norabide horretan kokatzen da “Indarkeria matxistarik gabeko herriak ehuntzen” egitasmoa. Saio honen helburua ez da soilik bestetan gertatzen diren erasoen aitzinean nola jokatu ikastea, baizik eta herriko eragileak sentsibilizatzea eta bakoitzak bere eremutik (ostatu, elkarte, kirol talde…) indarkeria matxistari aurre egiteko ikuspegi integral eta komunitarioak lantzen hastea da.

Ekainaren 17ko saioa bide luze baten bertze urrats bat da, behin koordinazio protokoloa borobilduta, eragile guziekin prebentzio-bideak lantzen jarraituko baitugu.

Saioaren xehetasunak:

  • Zer: Indarkeria matxistaren prebentzio eta erantzunerako formazio saioa.
  • Noiz: Ekainaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era.
  • Non: Lesakako Koskontako bidea 7, 2 helbidean.
  • Nori zuzendua: Bortzirietako bestetako eragile desberdinei: txozna, ostatu, elkarte eta herri-taldeetako kideei.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Saioren edukiak:
    • Indarkeria matxistaren kontzeptuak argitu eta lotutako mitoak deseraiki.
    • Detekzioa eta arreta: Eraso egoerak identifikatzeko pautak, lehen laguntza eta herriko baliabideen azalpena.
    • Bestetako prebentzioa: Bestetako arduren aurrean prebentziorako eta bidelaguntzarako urratsak zehaztu.

Guzion artean ehun indartsu bat osatzea da helburua, inor bidean bakarrik gera ez dadin eta urteko egun guzietan eraso gabeko gune askeak sortzea.

 

 

 

 

Bertze  ekitaldi batzuk: