Skip to main content

“LILIAK LORATUZ” ERREZITALDI MUSIKATUA

AZAROAK 25
2026/11/28
Eskol ttiki. Lesaka
19:00:00

Emanaldi hau hainbat bizipenei ahotsa jartzeko sortua da. Enpatia ariketa bat da, elkartasun une bat, jabetzeko abagunea eta bizipenetatik abiatuta elkarrekin sareak ehuntzen jarraitzeko aukera.

Ikusezina ikusarazteko asmoz, ahotsa eta gitarra ardatz dituen errezitaldi musikatu bat da. Testigantza, kantu, testu eta olerkien bidez, musika eta hitza jartzen zaizkie indarkeria matxistei, sentikortasunez bustiriko giroa sortuz.

🎙️ Ahotsa eta gitarra: Haizea Loira Matxiñena

📍 Lekua: Eskol ttiki. Lesaka

🕚 Ordua:  19:00-20:00

Hizkuntza: Euskaraz. Gaztelaniazko testigantza edo olerkiren bat izanen da.

Oharra: publiko ororentzat planteatutako ikuskizuna badaere, sentsibilitate eta gordintasun handiko emanaldia dela kontuan hartu behar da.

2026ko A25 kanpaina ikusi hemen

Bertze  ekitaldi batzuk: