ETXEKO LANGILEEN OINARRIZKO LAN-ESKUBIDEEN ZIKLOA

URRIAK 15
2026/10/07
Beralandeta
17:00:00

Aurtengo urriaren 15eko kanpainaren barruan – Landa Emakumeen Nazioarteko Erakundea-, “Landa-eremuko emakumeak erabakiguneetan” lelopean, hainbat jarduera antolatu dira Baztan, Malerreka eta Bertizarana eskualdeekin elkarlanean.

Bertzeak bertze, zaintzekin eta etxeko zein zaintzako langileen eskubideekin lotutako hainbat jarduera antolatu dira, herritar guztiei eta lanbide-eremuetako profesionalei zuzenduta, sentsibilizazio-, prestakuntza- eta gogoetarako proposamenekin.

Hiru hitzaldi informatiboko ziklo bat eskainiko da herritar guziei, etxeko eta zaintzako langileei, enplegatzaileei eta eskualdeko zerbitzuetako langile tekniko eta profesionalei zuzenduta, Etxeko langileen oinarrizko lan-eskubideak  izenburupean,  Gaztelan Fundazioaren eskutik. Gaztelanek Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) etxeko langileei aholkularitza juridiko-laboralaren doako zerbitzu kudeatzen du. Honako gaiak landuko dira:

  • Lanaldia 
  • Atsedenaldiak
  • Oporrak
  • Nominak
  • Kotizazioa
  • Langabezia-prestazioa
  • Erretiroa
  • Zalantza desberdinak argitu
  • Intereseko tresnak eta baliabideak eskaini

Saioak urriaren 1ean, 17:00etan, Arizkunenean izanen da Baztanen, Bortzirietan urriaren 7an, asteazkenez, 17:00etan, Beralandetan * ; bi saio horiek herritarrei irekita egonen dira. Malerreka-Bertizaranan saioa urriaren 29an, 12:00etan, Mankomunitatean izanen da; oraingo honetan, saioa profesionalentzako, laneratzeko enpresentzako edota informazio horretan interesa duten tokiko elkarteetako pertsonentzako izanen da.

* Saioaren hizkuntza gaztelaniaz izatea aurreikusten da, bertaratuek euskaraz galdetzeko aukera izanik.

Jarduera hauen barruan ere, urriaren 16an, Donezteben, “Etxeko lanaren eta zaintzen balio sozial eta ekonomikoaren ikusgarritzea” izeneko hitzaldia eginen da herritar guzientzako. Proposamen horren helburua lan horiek bizitzaren iraunkortasunerako diren funtsezko ekarpena aitortzea eta haien duintasunaren eta jendarte-aitorpenaren alde aitzin egiten segitzea da.

Bertze  ekitaldi batzuk: