BORTZIRIETAKO MANKOMUNITATEAK BAT EGITEN DU NAFARROAKO TOKI ETA LURRALDE ENTITATEEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALAREKIN, URRIAREN 15ean, LANDA-EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEAN, “LANDA-EREMUKO EMAKUMEAK ERABAKIGUNEETAN” LELOPEAN.
Urriaren 15ean, Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, Nafarroako toki- eta lurralde erakundeetan berdintasun arloak eta teknikariak ditugunok, herritar guztiei zuzentzen gatzaizkie gure herrien oraina eta etorkizunean emakumeek duten garrantzia aitortu, ikusarazi eta aldarrikatzeko.
Landa-eremuko emakumea izatea ez da soilik errealitate geografiko bat. Landa-eremuko emakume izatea munduan egoteko modu bat da, eta horrek ebaztea, irautea, ekitea, berritzea, komunitatea egitea eta lurraldea eraldatzea dakartza. Belaunaldiz belaunaldi gure herrien garapenean eta iraunkortasunean ekarpena egin duten milaka emakumeren eguneroko esperientziatik eraikitako jarrera da gurea, eta horregatik behar ditugu “Landa-eremuko emakumeak erabakiguneetan”.
Landa-eremuko emakumeek ez dute soilik bizitza komunitarioa eusten. Proiektuak ere zuzentzen dituzte, enplegua sortzen dute, gizarte- eta kultura-ekimenak bultzatzen dituzte, elkarte, kooperatiba eta erakundeetan parte hartzen dute, eta Nafarroako orainean eta etorkizunean eragina duten erabakiak hartzen dituzte.
Hala ere, benetako berdintasuna lortzeke dago oraindik. Baliabideak eskuratzeari, egindako lana aitortzeari, zainketen erantzunkidetasunari eta erabakiak hartzen diren espazioetan parte hartzeari dagokienez, arrakalek bere horretan diraute.
Gaur gaurkoz, inoiz baino gehiago behar dugu landa-eremuko emakumeek ordezkartzen duten eraldaketa- gaitasuna, lidergoa eta lurraldearekiko konpromisoa. Izan ere, gure herrien etorkizuna ezin da eraiki haiek gabe, ezta haien ahotsa kontuan hartu gabe ere.
Honengatik guztiagatik, Nafarroako toki- eta lurralde-entitateek honako konpromiso hauek hartzen ditugu:
- Landa-eremuko emakumeen irudi garaikidea, anitz eta berdintasunezkoa aldarrikatzea.
- Landa-eremuko emakumeak lidergoaren eta eraldaketa sozial, ekonomiko eta politikoaren eragile gisa ikusaraztea.
- Landa-eremuko emakumeen presentzia handiagoa sustatzea ordezkaritza-, lidergo- eta erabaki-guneetan.
- Bizitza publikoan, sozialean, ekonomikoan eta politikoan parte hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatzea.
- Landa-garapeneko politiketan genero-ikuspegia txertatzea.
- Landa-eremuetan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bermatzen dituzten politika publikoak exijitzea.
Onartezina da berdintasunak itxoiten jarraitzea. “Landa-eremuko emakumeak erabakiguneetan” esapideak berdintasun, demokrazia eta etorkizun handiagoa esan nahi du gure herrientzat.
Izan ere, landa-eremuko emakume izatea jarrera zehatz bat da. Eta berau, dagokion lekua hartu behar du Nafarroaren etorkizuna zehaztuko duten erabakiak hartzen diren espazioetan egonda.


