JO! clown ikuskizuna

URRIAK 15
2026/10/03
Arantzako eskolako gimnasioan
19:00:00

Urriaren 15ean Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta aurtengo kanpainak “Landa-eremuko emakumeak erabakiguneetan” leloa du. Ekimen honek ordezkaritza- zein erabaki-guneetan emakumeen presentzia handiagoa aldarrikatzen du, bai eta beren parte-hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatuko dituzten politika publikoak garatzea ere.

Adierazpenak gogorarazten du, halaber, emakumeek ezinbertzeko ekarpena egiten diotela komunitate-bizitzari, enpleguari, elkartegintzari eta erabakiak hartzeari, eta berdintasun handiagoa, parte-hartzea, lidergoa eta zaintzetako ardura partekatua aldarrikatzen ditu.

Kanpainaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dira Baztan, Malerreka eta Bertizaraneko eskualdeekin batera. Oraingoan, Anduriña Zurutuzaren eta Beatriz Egizabalen “JO!” proposamen eszenikoaz gozatu ahalko da urriaren 3an, 19:00etan, Arantzan.

Helduentzako clown ikuskizuna da; ikuspegi feministatik eta umorea ardatz hartuta, amatasunaren, familia osatzearen eta gizarte-itxaropenen inguruan emakumeek bizi dituzten tentsio, presio zein kezkak agerian jartzen ditu.

Zatoz eta animatu umorearen bitartez hausnarketa feministara hurbiltzera!

Bertze  ekitaldi batzuk: