Gorpuztu: orain, astero!

2026/09/24
Berako kultur etxean
18:00:00

‘Gorpuztu’ ekimena eskualdean finkatzen joan da, eta sortutako harrera ona eta balorazioak ikusita, aurrerantzean saioak ortzegunero izanen dira.

‘Gorpuztu’ proiektuaren helburu nagusia musikaren bidez gorputzera itzultzea, emozioak desblokeatzea eta bizitasun, sormen zein afektibitatearekin konektatzea da.

gorputza arrotzeko, burutik gorputzera jaisteko eta elkarrekin saretzeko espazio zaindu bat sortuko dugu.

Egunak: irailak 24; urriak 1, 8, 15, 22 eta 29; eta azaroak 5, 12, 19 eta 26.

Ordua: 18:00etatik 20:00etara.

Tokia: Berako kultur etxeko aretoan.

Informazioa eta izen-emateak: 722 69 30 78 telefonoan irailaren 7tik 18ra.

Plazak: 20. 16 urtetik gorako emakumeentzat*.

Doan. Bortzirietan bizi diren emakumeek* lehentasuna izanen dute.

Hizkuntza: Euskara.

Aintzenitik saioak probatu dituzten emakumeei* zein oraindik esperientzia ezagutzen ez dutenei irekia!

Bertze  ekitaldi batzuk: