Bortzirietako zaintza beharren diagnostikoa abian da

2023an partaidetza prozesu baten bidez Bortzirietako Berdintasun III. Plana (2023-2027) egin zen. Planak bortz udalen onarpena jaso zuen eta 2024rako, gizarte eta ekonomia berdinzaleago baten bidean, umeen eta menpekoen zaintzari lotutako beharren diagnostiko bat egitea aurreikusi zen.
Berdintasun Zerbitzuak dagoeneko abian jarria du prozesua, denok dugulakoz zainduak izateko beharra bizitzan zehar, eta zaintza lanak hagitz maila desorekatu eta bidegabean egiten direlakoz. Diagnostiko hau Emagin elkartearen eskutik eginen da, udalen, gizarte zerbitzuen eta mugimendu feministaren babesarekin.

Diagnostikoak 3 helburu ditu:

  1. Zaintza lanak demokratizatzeko, Bortzirietako zaintza lanen antolaketaren inguruko diagnostikoa egitea parte hartze prozesu baten bidez.
  2. Gaur egungo zaintza lanen antolaketaren gaineko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bultzatzea orotariko ordezkari, eragile eta herritarren artean.
  3. Zaintza lanen eraldaketarako prozesuak abiatzeko artikulazio publiko komunitariorako egiturak sortzea.

Prozesuaren hasierako fasean gaude, datuen bilketan. Animatu nahi zaituztegu parte hartzera hurrengo hilabeteetan Bortzirietako ordezkari, eragile eta herritarrei zaintzen inguruan antolatu eta komunikatuko ditugun lan saioetan .


Denon artean zaintzen duten herriak eraiki ditzagun!

beste albiste batzuk:

Ez da emaitzarik aurkitu.