Skip to main content

NEGUKO HAUR TXOKOA 2026-2027

Zer da Neguko Haur Txokoa?

3 eta 12 urte bitarteko haurrek beren denbora librean aisialdi gune bat izatea du helburu, euskaraz eta jolas kritiko eta kooperatiboen bidez goza dezaten. Neguko gai baten inguruan antolatuta, elkartasuna, parekidetasuna, aniztasuna eta parte hartzea izanen dira proiektuaren oinarriak.

IZENA EMATEKO EPEA: azaroaren 26tik abenduaren 9ra (biak barne)

Haur Txokoaren oinarriak, informazioa eta izena emateko webgunea hemen: https://l.eus/2026BortziriakNHTx-eus 

Herri batean taldea sortzeko, gutxienez 8 izen-emate beharko dira.

EGUNAK:

  • Arantza, Bera, Igantzi eta Lesaka: abenduaren 28, 29, 30, 31 eta urtarrilaren 4, 5, 7, 8

  • Etxalar: abenduaren 28, 29, 30, 31 eta urtarrilaren 4, 5, 7, 8

ORDUTEGIA: 10:00-13:00

beste albiste batzuk:

Ez da emaitzarik aurkitu.