JENDAURREKO KOMUNIKAZIOA EMAKUMEEI ZUZENDUA

2024/04/20
Lesaka
10:00:00

Ikastaro honetan eroso eta seguru aritzeko tresnak landuko dira: hausnartzea, ikastea eta trebatzea. Zehazkiago erranda, esperientziak, mugak, oztopoak, lotsak eta beldurrak konpartitzeko espazioa izanen da, trebakuntzarako proposamenak ezagutu eta praktikatzeko aukera izanen da.

Hau guzia begirada feministatik eginen da emakume* izateak jendaurrean hitz egiteko garaian nola baldintzatu duen ulertzeko eta, hortik abiatuta gaitasun komunikatiboei begiratu eta adierazpidea lantzeko teknikak jorratuko dira.

Apirilaren 20an eta 27an eginen da.

Lesakako Harriondoa Kultur Etxean 10:00etatik 13:30era, Aitziber Campion Ganboaren eskutik (Trebatus proiektua).
Plaza mugatuak.

Izena emateko apirilaren 16a baino lehen 722 69 30 78 deituz edo berdintasuna@bortziriakberd.eusera idatzi.

Bertze  ekitaldi batzuk: