Hitzaldi honetan, Manosfera aztertuko dugu ikuspegi kritiko batetik, gizonak online espazio horretara erakartzen gaituzten zergatiak eta aurrez aurre dauzkagun nortasun krisiak jorratuz. Alfa kulturaren eragina, genero rolen bilakaera eta misoginia eta “toxikotasuna” bezalako alderdi problematikoak aztertuko ditugu. Helburua da maskulinitate garaikideari buruz hausnartzea eta haren adierazpen osasungarriago eta orekatuago baterako bideak bilatzea. Maskulinitateetatik eta gizon bezala nola aurre egin ere aztertuko dugu, izan ere Manosferaren ideiak eta argudio aunitzek gure inguruetako errealitatera salto egin dute jada.
📆 Martxoak 14, ortzeguna ⏰ 18:00
📍 Igantziko Baratzondo egoitzan
Hizlaria: Asier Arizkorreta, musikologoa, pedagogoa eta maskulinitateen inguruko formatzailea.