Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Bortzirietako emakume*, neska* gazte eta mugimendu feministako kideei urteko lehenengo batzorde irekirako deialdian parte hartzera animatzen ditu. Berdintasun Zerbitzuaren planaren jarraipena egin, ekintza espezifikoen garapenaren berri eman eta interes komuneko berdintasun proiektuen inguruan aritzeko, urtean bitan ematen den espazioa dugu.
Noiz: urtarrilaren 30, ortzeguna, 18:00etatik 20:00etara.
Non: Lesakako Koskontako bidea 7, udal aretoan (2.solairua).
Bertzeak bertze, 2025eko zerbitzuaren zenbait egitasmo aurkeztuko dira eta M8ko kanpaina-ekitaldien gainean hitz eginen dugu.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu edo gairen bat proposatu nahi baduzu.:
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua: berdintasuna@bortziriakberd.eus posta elektronikora idatzi edo 722 69 30 78 zenbakira deitu.
Zuen ahotsa eta ekarpenak entzun nahi ditugu. Animatu!