GIZONENTZAKO BILKURA: ETA ESKUALDEKO GIZONAK ZER?

2025/05/10
Beralandeta
10:00:00

Apirilean egindako hitzaldien ondoren, Eraikiz kolektiboaren eskutik, eskualdeko gizonentzako* bi bilera deialdi izanen dira Beran eta Elizondon.

Berdintasunaren sustapenean lan egiteko nola antolatu aztertu nahi dutenei zuzenduak dira bilkura hauek. Berdintasunaren sustapenean gizon* gazte eta helduekin nola lan egin aztertu nahi da. Elkarrizketarako gunea izanen da, eta bertan erabaki ahal izanen dugu nola konprometitu: modu autonomoan ala laguntza profesionalarekin? Aldizkako tailer edo topaketen bidez? Nola eta zer gai heldu nahi ditugu? Zertan zentratu nahi dugu? Zein ikuspegietatik?

  • Bera: maiatzak 10, larunbata, Beralandetan
    • Ordutegia:  10:00etatik 12:30era.
  • Elizondo: maiatzak 17, larunbata, Arizkunenean
    • Ordutegia: 10:00etatik 12:30era

Berdintasun Zerbitzuetatik, Xareta, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako gizon* guziak animatu nahi ditugu prozesu honetan parte hartzera eta gizarte berdinzaleago baterantz doan eraldaketa feministan modu aktiboan eta kolektiboan inplikatuz.

Informazio gehiagorako edota bilera batean izena eman nahi baduzu:

Beran (maiatzaren 10ean): Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua

📩 berdintasuna@bortziriakberd.eus

📞 722 69 30 78

Elizondon (maiatzaren 17an): Baztango Berdintasun Zerbitzua:

📩 berdintasuna@baztan.eus

📞 613 00 36 34

 Berdintasuna ez baita soilik emakumeen kontua, zuen zain gaude!

Bertze  ekitaldi batzuk: