BORTZIRIETAKO ZAINTZA DIAGNOSTIKOAREN AURKEZPENA

2025/05/15
Lesaka
18:00:00

“Bortzirietako zaintza antolaketa: zaintza lanen diagnostikoa eta ekintzarako proposamena” txostenaren aurkezpena izanen dugu Emagin elkartearen eskutik:

Gorde data!     Maiatzaren 15a, ortzeguna, 18:00etan Lesakako udal pleno aretoan.

2024an hasi eta 2025 hasiera arteko prozesuaren lehen emaitza dugu. Bortzirietako hainbat datu-iturri aztertu dira eta eragile komunitario zein publiko aunitzen parte hartzearekin egindakoa izan da.

Bortzirietako zaintzaile profesionalen, etxeko langileen, zaintzaile afektiboen, amen, adineko pertsonen, desgaitasunari arreta ematen dioten langileen eta haur-gazteen hezkuntzan daudenen esperientzia, errelato zein beharretan oinarritutako lan kualitatiboa ere izan du. Lanaren helburua argia da: zaintza lanen antolaketa bidegabeari aurre egitea, eta horiek demokratizazio bidean jartzeko aldaketak sustatzea.

Horiek hauspotzeko, ordea, guzion laguntza behar dugu. Hemen ez da deus bukatzen.

Errealitatera hurbilduko gara, diagnostikoan antzeman ditugun beharrak plazaratuko ditugu eta hemendik aitzinera horiek eraldatzeko akordio zabalak eta konpromiso irmoak hartzeko abagunea sortu nahi dugu.

Guzi honengatik, Bortzirietako eragile sozial, politiko eta herritar guzioi aurkezpenera joateko gonbidapena egiten dizuegu.

Garraioa, adintxikikoen zaintza zerbitzua edo gaztelaniazko itzulpena behar baduzu, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzura deitu maiatzaren 13a baino lehen:📞722 69 30 78

Zuen zain gaude!

Dokumentua ikusteko eta/edo deskargatzeko, sakatu esteka:

  1. Bortzirietako zaintza antolaketa: zaintza diagnostikoa eta ekintzarako proposamena
  2. Bortzirietako zaintza diagnostikoaren gida 

 

Bertze  ekitaldi batzuk: