PUNTU MOREA ETA INDARKERIA MATXISTEN AURREAN ARRETA EMATEKO TELEFONO ZERBITZUA EGONEN DA UZTAILAREN 4an eta 5ean

Askatasunean gozatzeko eskubidea bermatzen duten bestaguneak eraikitzea denon ardura da, edozein diskriminazio eta indarkeria matxistaren aurrean modu aktiboan jardunez. Gogoratu, ezerk ez duela justifikatzen jarrera matxista edo sexu eraso bat.

🟣 Sanferminetako asteburuan Puntu Morearen 3 zerbitzu eskainiko dira Emagin elkartearen bi kide profesionalen eskutik.

  • Lekua: Eskribonean. Beheko plaza 5 (Correos parean)
  • Datak: Uztailak 4 eta 5

ℹ️ INFORMAZIO GUNEA: Indarkeria matxistaren prebentziorako eta sentsibilizazio karpa morea. Ordutegia: 19:00-00:00

🀝 ARRETA GUNEA: Eraso matxisten aurrean arreta emateko eta esku hartzeko gunea. Ordutegia: 00:00-08:00

πŸ“± TELEFONO ARRETA ZERBITZUA: 722 467 197. Ordutegia: 19:00-8:00

πŸ“’Β Urte guzian zehar, indarkeria matxistaren inguruko edozein gertaera helarazi edota baliabideen informazioa jaso nahi baduzu Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin kontaktuan jarri:

πŸ“§ berdintasuna@bortziriakberd.eus

πŸ“ž 722 69 30 78

https://bortziriakberd.eus/wp-content/uploads/2024/07/INDARKERIA-MATXISTAREN-KONTRAKO-BALIABIDEAK.-BORTZIRIAK.pdf

beste albiste batzuk:

Ez da emaitzarik aurkitu.