HAUR ETA GAZTEEN TRANSEXUALITATEA: EZ DA NIRE GORPUTZA ZURE BEGIRADA DA

Ekainak 28
2024/06/26
Lesaka
18:00:00

Publiko orokorrari zuzendutako jarduera.

Lehenengo zatian, Bea Sever sexologoak sarrera teoriko bat eginen digu, irudiekin eta bideoekin lagunduta.

Bigarren zatian, Bortzirietako bi familien testigantzak izanen ditugu. Trantsitua haurtzaroan eta trantsitua pubertaro osteko bizipenen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera emanen dute.

Azkenik, galderak egiteko eta publikoak adierazten dituen zalantza guziak argitzeko tarte bat irekiko da.

TRANSEXUALITATEA.NAIZEN.pdf

Adin txikikoen zaintza zerbitzua eskatzeko 722 69 30 78 telefonora deitu ekainaren 23a baino lehen.

Noiz: ekainak 26 / Ordua: 18:00 / Tokia: Lesakako Udal pleno aretoan

Bertze  ekitaldi batzuk: