Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak eskualdeko emakumeekin* koordinatu eta berdintasun politiketan parte hartzea bultzatzeko, eskualdeko mugimendu feminista eta emakume* guziak gonbidatu nahi ditu urriaren 8an, 18:30an Berdintasun Zerbitzuaren bulegoan (Igantziko Udala, behea) eginen den batzorde irekira.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero edo gai ordenean proposamenak egin nahi badituzu jarri harremanetan Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin:
berdintasuna@bortziriakberd.eus