Musikaren, mugimenduaren eta taldearen indarraren bidez, gorputza entzunez eta haren jakinduriari jarraituz, norberaren indarguneak ezagutuko ditugu. Norberaren alderdi osasungarriak berreskuratzea, gorputzaren erritmo natural eta orekatura itzuliz.
Errespetu eta konfiantzazko espazio bat sortuko dugu non erdigunean zaintza egonen den.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorako emakumeentzat*. Plazak betetzen badira, Bortzirietan bizi diren emakumeek lehentasuna izanen dute.
Saioen bideratzailea: Estitxu Mentaberri
Egunak: urriak 19, azaroak 16, abenduak 14 eta urtarrilak 18 – igandeak –
Tokia: Koskontako Bidea 7 2 udal aretoa, Lesaka
Ordua: 11:00-13:00
Informazioa eta izen-emateak: 722 69 30 78 telefonoan urriaren 17a baino lehen
Plazak: 15
Hizkuntza: Euskara
Ekarri arropa erosoa, hankutsik edota irristatzen ez duten galtzerdiak
Animatu parte hartzera!