BORTZIRIETAKO EMAKUMEEN* V. BATZORDE IREKIA

2025/10/14
Etxalar
18:00:00

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzutik Bortzirietako emakumeak*, neska* gazteak eta mugimendu feministako kideak bortzgarren batzorde irekian parte hartzera animatzen ditugu. Batzorde hauek urtean bitan egiten dira, herriak txandakatuz.

Batzordearen helburuak hauek dira:

  1. Berdintasun zerbitzuaren planaren jarraipena egin.
  2. Ekintza espezifikoen garapenaren berri eman.
  3. Interes komuneko berdintasun proiektuen inguruan aritu.

Noiz: Urriak 14, asteartea

Ordua: 18:00

Non: Etxalarko Pello Apezetxea Kultur etxean

Hizkuntza: Euskara

Euskaraz ez badakizu eta parte hartu nahi baduzu, jarri Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan.

Informazioa eta gai-zerrenda jaso, edota gairen bat proposatu nahi baduzu:

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua: berdintasuna@bortziriakberd.eus posta elektronikora idatzi edo 722 69 30 78 zenbakira deitu.

Zuen ahotsa eta ekarpenak entzun nahi ditugu. Animatu parte hartzera!

Bertze  ekitaldi batzuk: