BORTZIRIETAKO EMAKUMEEN* BATZORDE IREKIA

2026/02/13
Arantza

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzutik Bortzirietako emakumeak*, neska* gazteak eta mugimendu feministako kideak seigarren batzorde irekian parte hartzera animatzen ditugu. Batzorde hauek urtean bitan berdintasun zerbitzuak antolatzen ditu, herriak txandakatzen ditugu eta emakume* guzientzat irekiak dira.

Batzordearen helburuak:

  1. Berdintasun politiketan parte hartzea bultzatu
  2. Berdintasun zerbitzuaren planaren jarraipena egin
  3. Interes komuneko berdintasun proiektuen inguruan aritu

Noiz: Otsailak 13, ortziralea

Ordua: 18:00

Non: Arantzako liburutegian

Hizkuntza: Euskara

Euskaraz ez badakizu eta parte hartu nahi baduzu, jarri Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan.

Informazioa eta gai-zerrenda jaso, edota gairen bat proposatu nahi baduzu:

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua: berdintasuna@bortziriakberd.eus posta elektronikora idatzi edo 722 69 30 78 zenbakira deitu.

Zuen ahotsa eta ekarpenak entzun nahi ditugu. Animatu parte hartzera!

Bertze  ekitaldi batzuk: