ETA ESKUALDEKO GIZONAK ZER? 2026an berdintasunaren alde modu kolektiboan jarduteko eskualdeko gizon taldea martxan izanen da

2026/01/24
DONEZTEBE
09:30:00
45

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Berdintasun Zerbitzuetatik gonbidapen berezi bat egin nahi diegu gure bailaretako gizonei, “Eta eskualdeko gizonak, zer?” 2026ko jarduerarekin bat egin dezaten.

2025 urtean zehar: Eraikiz, “gizonak berdintasunerako bidean” elkarteak gizon taldeen antolaketan egiten duen lana herritarrei hurbildu genien, bi hitzaldiren bidez, eta ondoren, konpromisoa agertu duten gizonekin batera Berdintasun zerbitzuek 2026rako proposamen hau finkatu dugu.

Zer da finkatu dena?

Gizon talde bat martxan paratzea, urtarriletik ekainera bitartean, hilabetean behin, larunbatetan, 9:30-12:30 bitartean Doneztebeko Nafar Lansareko bulegoetan. Parte hartzaileek 45€ko kolaborazio kuota ordainduko beharko dute 6 saioengatik eta ekainean ebaluaketa bat eginen da hurrengo urratsak partaideekin batera  adosteko.

Lehendabiziko saioan urtarrilaren 24an izanen da eta bertan, partaideek taldearen dinamika eta xehetasunak adostuko dituzte.

Informazio gehiago jasotzeko edota gizon taldean izena eman nahi izanez gero, hauek dira Berdintasun zerbitzuen telefono zenbakiak:

Baztan: +34 613 003 634

Bortziriak: +34 722 693 078

Malerreka: +34 621 120 620

Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 20

Ez baduzu geldirik egon nahi berdintasuna noiz heltzen den esperoan, pribilegioek ez bazaituzte ordezkatzen eta gizarte berdinzaleago baterantz doan eraldaketa feministan modu aktiboan eta kolektiboan inplikatu nahi baduzu, hau da zure momentua.

Inplikatu, entzun eta eraldatu. Animatu!

Bertze  ekitaldi batzuk: