Bortzirietako

Berdintasun zerbitzua:

Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako udalek osatzen duten herri zerbitzua da.

“Berdintasun Zerbitzuaren eginkizun nagusia emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea da”.

Berdintasun Zerbitzua Igantziko Herriko Etxean dago, eta eskualdeko berdintasun plana diseinatu eta gauzatzeaz arduratzen da.

Esku hartze arloak

01

Genero ikuspegia txertatzea bortz udalen jardueran

02

Emakumeen aurkako indarkeria matxista

03

Gizarte eta ekonomia berdinzaleagoa

04

Emakumeen ahalduntzea eta jendartearen inplikazioa

HISTORIA /IBILBIDEA

Badira urteak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen dela Bortzirietan.

2006

2006an aurkeztu zen Bortzirietako I. Ekintza Positiboko Plana. Garai horretan, berdintasun gaiak Gizarte Zerbitzuak kudeatzen zituen.

Ordutik aurrerapausoak eman dira Bortzirietan, 28 ekintzez osatutako II. Plan batekin eta Gizarte Zerbitzuetatik egindako lanari esker.

2021

2021. urtean Bortzirietako Berdintasun zerbitzua sortzeko lehen pausoak eman ziren.

2022

Zerbitzua sortu zen berdintasun teknikari baten kontratazioarekin. Berdintasun Politikaren abiapuntua berriz hartzeko eskualdeko diagnostiko berri bat egin zen, hortik abiatuta III. Berdintasun Plana osatzeko. 2022 urtean plan honen helburuak dira eskualdeko bortz udalerrietako berdintasun politika berrabiaraztea, norabide berean bultzatzea eta egonkortzea.

Berdintasunerako kudeaketa mahaia

Berdintasun Zerbitzua bortz udaletako berdintasun zinegotziek osatutako mahai batek kudeatzen du.
Mahai honek izaera iraunkorra, aholku emailea eta erabaki hartzailea izanen du.
Helburu nagusia da Bortzirietako udalek eskumena daukaten esparru guzietan genero zeharkakotasuna txertatzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko.

Agenda · Ekitaldiak

Bloga · Berriak

LGTBIQ+ zerbitzuak: 028 telefonoa eta Kattalingune

Nafarroako Gobernuak Berdintasun Ministerioarekin, aniztasun sexuala eta genero aniztasunari arreta emateko zerbitzua den 028 telefonoa eta Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ pertsonei arreta…

INDARKERIA MATXISTAK BESTA GUNEETAN SAIOAK

Ekainean, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak “Indarkeria matxistak besta guneetan” saioak antolatu ditu sentsibilizazioaren, prebentzioaren eta esku hartze esparruaren barruan. Miren Orozkok,…