
Hausnarketatik konpromisora: Eskualdeko Gizon Taldea sendotzen ari da eta bidea egiten segituko du
Berdintasunaren aldeko bidea ezin da emakumeen bizkar gainean bakarrik utzi; gizonen, herriko eragile desberdinen eta jendarte osoaren konpromisoa eta inplikazioa ezinbertzekoak dira aldaketa erreal bat lortzeko. Abiatu dugun bide hau etengabeko prozesu baten lehen urratsa bertzerik ez da. 2026ko urtarriletik ekainera bitartean, Bortziriak, Malerreka-Bertizarana, eta Baztango Berdintasun Zerbitzuek sustatutako Eskualdeko Gizon Taldea hilero elkartu da, ERAIKIZ kolektiboaren laguntzarekin. Sei hilabete hauetan, gizonek berdintasunaren inguruan hausnartzeko, elkar entzuteko eta beren bizipenak partekatzeko espazio egonkor eta segurua eraiki dute. Taldearen helburua ez da soilik berdintasunaren inguruan hitz egitea izan. Saioetan, genero-rolek eta maskulinitate tradizionalak gizonengan eta emakumeengan dituzten…












